martes, 17 de febrero de 2009

KODE ARTEAN GALDUTA

Nork esango zidan niri duela urte batzuk, informatikarekiko insumisioa reibindikatzen genuen garai hartan, egunero ordenagailua zabaldu beharko nuela!
Ba gezurra badirudi ere, une honetan hiru blog eta wiki baten jabe naiz. Bai bai, egin dezakezue barre, nik ere egiten dut eta…batzuetan. (Facebook-a baino ez zait falta, baina hori jende guapoarentzat baino ez dela argi dut).
Baina guzti honek ez du ezer esan nahi noski, alderantziz, ez dago zertan gauza handirik jakin behar horrelako fanfarronadak botatzeko… Azken baten blogosferan eta wikiespazioan edonor ibil daiteke…

Orain, hainbeste username, password, blog helbide eta izenen artean, batzuetan benetako nahastea izaten dut. Orrialdeak zabaldu ezinik, bata zelan zen, bestearen kodea zein… Hor, jota fuego ikastaroko ariketa bat egin nahian eta orrialdea zabaldu ezinik “probalari” hitzarekin ( San Blasekin zerikusia zuela banekien), azkenean erdi desesperaturik nengoela, konturatzeko jarri behar nuena “probaleku” zela…
Agurtzanek ikusiko banindu…harek bai barre egingo lukeela.

Dena dela, honek ez du atzera bueltarik. Gustora edo ez, pantalla aurrean bista galtzen jarraitu beharko dugu.
Txarrena da nire buruarekin ezin dudala jadanik asko fidatu eta ia dena apuntatu behar dudala, baina, non demontre apuntatu dut nire wiki berriaren password-a?

domingo, 14 de diciembre de 2008

Zenbat denbora...

Blog maitea:

Ez dakit ohiko “Zelan zaude” galdera ondo hartuko duzun hainbeste denbora ta gero, baina egia esan ez dakit nire eskutitz hau nola hasi gure harremana hoztasun puntuan sartu den une honetan.

Oraindik gogoratzen dut elkar ezagutu genuen momentu hura. Niri hasieran bildur pixka bat eman zidan, baina ezagutzen nautenek pentsatuko luketen bezala, “a zelako nobedadea”. Denbora gutxira gustora geunden elkarrekin eta egia esaten badizut, engantxatuta ninduzun. Han joaten nintzaizun behin eta berriro gauzaren bat kontatzen eta baita ere zuk zeuk zer zenuen niretzat ikustera.

Baina harremanak dedikazioa behar izaten dute eta hortik etorri da gure arazoa. Ez dago errudunik zertan bilatu behar: biok izango dugu apurren bat seguraski. Behar bada, gure inguruak ere ez digu gehiegi lagundu baina ez dugu hori urratuko…

Agian guztiz apurtuta ez dagoen istorio honek beste aukera bat behar du. Hor ibili naiz ni nire aldetik etxearen horma koloreak eta diseinua zertxobait aldatu nahian baina hori ez da funtsezkoa eta badakit. Aldaketak beste nonbaitetik etorri behar dute eta gure kasuan uste dut niri dagokidala ahalegin handiagoa egitea gureak jarrai dezan. Zuk badakizu hau zergatik esaten dudan ezta?

Ez nuke kartatxoekin ibili nahi, dena dela. Bat eta kitto. Asmoak utzi eta goazen ekintzetara.

Musu bat eta laister arte.

lunes, 29 de septiembre de 2008

"Ametsen faktoria"

Asteburu honetan, ikastolako beste hainbatek bezala, Karrika-ren "Ametsen faktoria" ikusi dut. Nire txaloak parte hartu duten guztiei egindako lan itzelagatik.
Obrak, errealitatea eta antzerkia, egunerokotasunean duguna eta nahiko genukeenaren ametsa uztartzen ditu.
Baina, hain desberdinak dira? Galderari erantzuteko La Salve-ko koartelean kokatzen den eszenari erreparatzea baino ez dago. Elkarrizketa hori erreala da. Ez dugu ba barre gutxi egin Txotxeren ahotan hori guztiori entzutean.
Elkarrizketa "surrealista" bazen taula gainean, are "surrealistagoa" izan da fusil batzuek direla eta, gure antzerki-zuzendariak Durango eta La Salve-ko koarteletan izan dituen episodioak (iazko uztaileko egun baten goardia zibilek Ikastolara etorri eta Maite Urri-ri plaka erakustean eman zioten "sustoa" ahaztu gabe).
Lehenago egin dudan galderaren erantzuna, beraz, argi dago eta obran bertan esaten da: errealitatea eta antzerkia txanpon beraren bi alde desberdinak dira.
Batzuen bizitzan, dena dela, ez al da txanpona askotan alderdi batera joaten?

jueves, 25 de septiembre de 2008

EZIN

Irailean indarberriturik hasi behar dela eta patxadazko zerbait nahi nuen nire tokitxo honi hautsak kentzeko.
Ia hilabete honetan hiru aldiz hasi naiz idatzi nahian eta ezer ere ez. Udako etenaldiak nire buruan eraginen bat izan ote du? Hau da hau. Lehen asko ez, eta orain ezer ere ez.
Kezkatuta nago.
Baina, atzo Pablo Motos-ek esan zuen bezala, ezin da kezkaz bizi. Horregatik eurek ere, estualdia pasa arazi zien esperimentua errepikatu zuten atzo. Ez dira baketan sentitu dirudienez hori egin duten arte.
Nik ere jarraituko dut nire saiakerarekin ea Ihauterietarako behintzat zerbait ateratzen zaidan.



( Ihauteriak esan dut? Aizu, Jon! Orain badakit nondik kopiatzen dituzun disfrazetarako ideiak.)

sábado, 17 de mayo de 2008

Zelan jokatu?

Oingo hau aspaldi bizkaiera klase baten jasotakue da. Gutxi gora behera holan idatzitte emon euskuen baina akatsen bat badeko, parkatukostazue.
....................................

Ben Kwacha maisue inguruetan ebilela jakiebenien Ab-Adi-An-go herritarrak bizkor-bizkor juen jakozan mesedez eurekaz errezauko ete eban preguntez, hain zan ospetsue ta haundidxe Ben Kwacha maisue...
Danak adi-adi euezela, igo eban maisuek pulpitora ta astiro-astiro eta samur-samur hasi zan berbetan:
-Badakizue zer esan biduan?
-Ez- erantzueben danak buruaz eta aguaz kokolo arpei bera erakusten ebela...
-Ba... orduen, eztot hain jente leluen aurrien berba eingo.

Euren onera etorri eta hankasartziaz jabetu zienien, beste egunen baten be gonbidetie erabagi eben, izen be, hain zan ospetsue ta haundidxe Ben Kwacha maisue...
Halan ba, bigarrenez zapaltzen ebezan bere oinetakuek pulpitoko eskilarak Ab-Adi-An-darren belarri eta begidxen atentzinopien eta aurreko eguneko moduen, bere jakituridxiek emondako abotz samur eta tenplauaz, halantxe esaeban:
-Badakizue zer esan biduan?
-Bai- erantzuebien ago batez. Bai!
-Bai? Ba...agur! Zetako kontaukotzuet badakizuena?

Herritarrek, eskarmentue hartute baina euren gidari ta artzainaz ondo konpondu guran, batzartu ta itzelezko deliberazino luzie eieben erantzun egokidxen bile. Da bai topau be! Behin erantzune topau ta gero, barriro gonbidau eben maisue. Hain zan ospetsue ta haundidxe...
Idxe ondo ezautzebazan begirakune, eskilara, belarri eta pulpitora ailegau, burue jaso eta preguntaueban herrikuentzat be idxe ezaune zan abotzaz:
-Badakizue zer esan biduan?
-Bai... ez... ez... bai... erantzuteeben danak pozik, batzarrien pentsau eben moduen, batzuk baietz ta bestiek ezetz, batzuk buruei goitik bera erainez eta bestiek ezker-eskumara. Ez...bai...ez...bai...
-Mmmmmm, ba... orduen... ba... orduen..., dakidxenak ez dakidxenei kontau daitziela.

sábado, 3 de mayo de 2008

Ea oraingoan...

Idazten duguna intentzioren batekin idazten dugu ala une jakin baten burutik pasatu zaigulako?
Askotan, seguru nago, autorearen buruan egon ez diren intentzioak ikusten ditugu zenbait idazkitan. Behin, idazle bati egindako elkarrizketa baten, hainbat galdera egin zizkion kazetariak liburu bati buruz eta halako batean idazleak, begiratu eta esan zion:
-Sekula ez zait halakorik burutik pasatu.
Guri ere, idazleak izan barik, batzuetan horrelakoak gertatzen zaizkigu. Batzuetan irakurtzen dugunarekin berehalako identifikazioa egiten dugun bezala (eta zatia altuan aldemenekoari irakurri, hori dela justuan pentsatzen duguna adieraziz), beste batzuetan ernegatu egiten dugu idazki baten aurrean eta probokazioa, burla bezala har genezake. Gure sentimentua hori izanda ere, nork esan dezake hori izan dela idatzi duenaren helburua?
Guk geuk erantzun desberdina eman genezake gauza baten aurrean egun baten eta beste baten, edo, gauza hori esaten digunaren arabera.
Gure hitzetan ulertu diezaguketena edo soka tiratuz hortik atera daitekeena pentsatzen hasi ezkero, ez genuke ezer idatziko, ez genuke ezer esango ( bueno, hau neurri baten gure herri santu honetan ematen da: gertaera gogorren bat gure inguruan eta gu kafe gelan astebururako iragarritako eguraldiaz hitzegiten...), eta hobe ezer pentsatuko ez bagenu...
Bidea ezin da izan badaezbada gero eta ixilago gelditzea, eta hanka sartzen badugu ba... pentsatuko dugu zelan konpondu.

martes, 29 de abril de 2008

Asmatu ezinik

Hamazazpi esaldi desberdin pasatu dira nire burutik idazki hau hazteko eta bat bera ere ez zait gustatu.
Hitzegitea erraza da ( hitzegitea esan dut, ez ondo hitzegitea) baina idaztea... hori beste kontu bat da. Ikasleei ere gauza bere gertatzen zaie: beti daude hitzegiteko prest baina paper bat aurrean jarri ezkero, badirudi giltzapean daudela.
Eta, egia esan, idaztea zaila da. Niri behintzat, kosta egiten zait eta lorpen moduan planteiatzen dut. Gainera, betidanik entzun dudan esaldi horrek beldurtu egiten nau: idazten duzuna hor gelditzen da... Mehatxua dirudi, baina denok frogatu dugu neurri baten hori horrela dela: onerako eta txarrerako, zenbat aldiz berrirakurri ditugun bidali dizkiguten hainbat gauza, agian sinetsi ezinda, edo barre batzuk egiteko; amorrazioz betetako edo lehenengoz irakurri dugunean sentitu dugun emozio berbera sentitzeko...
Galdu egin naiz. Ez nuen hortik jo nahi. Idazteak izan dezakeen beste arrisku bat esplikatu nahi nuen baina ezin izan dut. Ikasleek askotan esan didaten bezala, "badakit zer den baina ez dakit zelan esan..."